XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AU BE EGIA DA ¿ELEXOPERA ZERGAITIK?

Len inguruetako erri guztietan egiten zan: ildakoen Eleizkizuna Eleiza barruan amaitutakoan elexopera joaten zan azkenengo errespontsua egitera.

Etxebarrin oraindik egiten da antxiñako ekandu ori.

Eta iñoiz kanpotarren batek itaundu be bai, ia ori zergaitik dan.

¿Zergaitik egiten dan?.

Sarri esan oi da, Euskaldunak euren ildakoen alde egiten, oso errimeak izan dirala.

Orregaitik Eleiza barruan ildako baten aldekoa amaituta gero, elexopera joaten ziran, elexopean lurperatuta egozan aurrekoen alde egitera.

Izan be, antxiña-antxiña elexopean izaten zan gorpuak lurperatzea.

ANTXIÑAKO PASAIZUA 250 urte inguru dira Etxebarrin ume bateri Bateoan KRISANTO izena ipiñi eutsoena.

¿Ume ori nor zan? Ez jakin.

Bateo-liburuan ipinten dau, aurreko gabean, gaberdian, en los zimenterios agertu zala.

¿Umea kanposantuan agertu zala? Ez.

Elexopean agertu zan.

Orduko sasoian oraindik Etxebarrin be elexopeari ZIMENTERIO esaten eutsoen erderaz, naizta orduko Eleiza barruan lurperatu.

¿NOIZTIK ELEIZA BARRUAN? Ezin noiz asi ziran esan.

Orraitio, oraiñ 370 urte Eleiza barruan egiten zala, ori argi dago.

Etxebarrin ildakoak Liburuan ipinten asi zirala 1.621 garren urtea izan zan.

Liburu orretan lenengoko agiri da Joan Arnoriaga eta bere etxeko sepulturan sartu zala ipinten dau.

Sasoi baten 128 sepultura egozan.

Eta Abadienak gañera eta beste bi, kanpokoak, eskekoak berbarako, lurperatzeko.

Etxe geienak euren sepulturea izan dabe beti bat.

Baña sepultura batzuk etxe batetik beste batera be aldatu dira: etxe batzuk galdu eta beste batzuk barriak egin diralako, Eleiza inguruan batez be.

Azkenetara 96 egozan. Jende nagusiak gogoan dauko, etxeko sepulturea nun egoan.

Gazteagoak be jakin aal dagien, datorren domekan paperean ipiñita elexopean egongo dira azkenetako sepulturak.